Euskara urtaroa hasia da, eta aurten ere ekitaldi pila bat proposatuko zaigu. Hala nola, Maialen Alfaro eta Arantxa Lannes Donapaleun izanen dira ostiral honetan, Loratzen ikusgarria emaiteko. Taularen gainean pertsona bakoitzaren berezitasunak galdekatuko dituzte, arte guztiak nahasiz: dantza, antzerkia, musika, lengoia bisuala edo ikustezina ere. Haurrak zein helduak gomitatuak dira, istorioaren irakurketa desberdinak posible baitira. Maialen Alfaro sortzailearekin mintzatu gira.