Egur idorra saltzeko, etxerat karreaturik, prezio onean, haritza eta pagoa.
Ahatxe sortu berria saltzeko, ohotsa.
Bankako Herriko Etxeak ondare animatzaile bat xekatzen du denbora osoz, herriko interpretazio zentroaren eta meategien bisita gidatuak segurtatzeko. Urte bateko kontratu mugatua proposatua da, epe luzera mugagabea bilaka daitekeena. Lan kontratua 2027ko urtarrilaren hastapenean hasiko da. Interesatuek motibazio gutuna eta CVa igorri behar dituzte postaz Bankako herriko etxera edo mailez.
Griffon arrazako xakur ihiztor bat atxemana izan da Izpuran. Lepokorik ez du eta ez da püzatua.
Pireneika behi bat galdua izan da Ahuzkiko jatetxe inguruan, 8050 zenbakia du. Ikusi duenak deit dezala
Cuma Xuhitok langile bat xekatzen du. Heldu den otsailetik goiti, Larzabalen eraikitzen ari den egoitza berrian. Langileak, Cumako laborariak lagundu beharko ditu haragi sukaldatze eta eraldaketaren urrats ezberdinetan, baita ere atelierraren kudeaketa orokorrean. Astean 28 oreneko lan denbora proposatua da. Hasteko, 3 hilabeteko kontratu bat izanen da, ondotik mugagabekoa bilaka daitekena. Kolektiboan lanean aritzeko gaitasuna beharrezkoa, eta etxe ekoizpengintzan esperientzia edo formakuntza preziatua. CV eta motibazio gutuna igorri azaroaren 15a aintzin.