Bankako La Rosée egituran gaueko zaintzaile bat xekatzen dute, lanaldi partzialean edo osoan.
Bankako ama eskolako laguntzaile berezitua edo ATSEM langile bat xekatzen da astean 19 orenez lan egiteko lan kontratu mugatuan. Astean 4 arratsaldetan lan egin beharko da, 13:00etarik 17:45 arte. Euskara ongi jakitea baitezpadakoa da. Buruilaren 15ean hasteko da. Interesatuek motibapen gutuna eta CVa igorri buruilaren 11rako.
Bankako Errola Sindikatak ama eskolako laguntzaile berezitua edo ATSEM delako langile bat xekatzen du astean 19 orenez lan egiteko lan kontratu mugatuan. Langile horrek astean 4 arratsaldetan lan eginen du, oren batetik seiak laurden gutti arte.
Euskara ongi jakitea baitezpadakoa da.
Lan kontratua 2026ko buruilaren 15an hasiko da.
Interesatuek motibazio gutuna eta CVa igorri behar dituzte berantenaz buruilaren 11ko.
BERRIA eta Ipar Euskal Herriko HITZAren Baionako erredakzioak Ikasturte honetan bi zerbitzu zibiko hartuko ditu.
Egitekoak:
- Ipar Euskal Herriko HITZArako kazetaritza edukiak sortzea, erredakzio lantaldearekin elkarlanean.
- Sare sozialen kudeaketa, eta sareetan zabaltzeko eduki berezien gogoeta.
- HITZAren sustapena Ipar Euskal Herrian
- Proiektu berrien garapena
Baldintzak:
- 16 eta 25 urte artean ukaitea
- 8 hilabeteko kontratua
- 619,83 euroko ordainsaria hilabetero
Euskara maila egokia ezinbestekoa da eta gidabaimena ukaitea hobetsiko da.
ELB sindikatuak animatzaile bat xekatzen du mugagabeko kontratu batekin, %75ean lanean aritzeko, azaro erditsutik goiti.
Misioak:
- Sindikataren behi, mendi, xerri, etxalde ttipiak eta gazte komisioen animazioa eta segipena;
- Dozierren segipen tekniko-politikoa eta administratiboa;
- Laborari kasetarendako segitzen dituen gaietaz artikuluen idazketa;
- Baionako bestetako Laborarien Xokoaren antolaketa.
Baxoa + 2 urte edo lan esperientzia laborantxa munduko animazioan. CV eta motibapen gutuna urriaren 15eko helarazi.
SEASKA-k zuzendari bat xekatzen du, egituren kudeaketaz, kanpo harremanez eta ikastolen arteko sareaz arduratzeko. Talde-lanerako eta kudeaketarako gaitasuna, erakunde publikoekin aritzeko trebetasuna eta euskaraz C1 maila eta frantsesaren ezagutza behar dira. Komunikazio, kudeaketa eta hezkuntza arloetako ezagutzak baloratuko dira; lehenbailehen hasteko da. Hautagaitzak irailaren 30a baino lehen igorri.
Larresoroko Bipia kontserba egile enpresak, bere ekoizpen arduraduna xekatzen du, kontratu mugagabean.
Irakaskuntza katolikoak lehen mailako irakasle ordezkoak xekatzen ditu, lanaldi partziala, beharren arabera, denbora osora pasa daiteke. Lizentziaduna izan behar da, Euskaraduna.
Bankako Baleako Haziak mikro-haurtzaindegiak langile bat xekatzen du denbora osoz, azaroaren 2tik ekainaren 15a arte, titular baten ordezkapena egiteko. CAP Petite Enfance edo CAP AEPE titulua behar da; lehen haurtzaroan esperientzia ukaitea preziatua izanen da. CVa eta motibapen gutuna urriaren 4a baino lehen igorri behar dira.
I-ENER kooperatibak energia berriztagarrien proiektu burua bilatzen du. Mugagabeko kontratua da, 35 oren astean (partziala negozia daiteke), Donibane Garazin, telelana astean egun batez eta Baionatik noiztenka lan egiteko paradarekin.
Energia berriztagarrien teknologia, araudi eta merkatuen ezagutza, analisi tekniko eta ekonomikorako gaitasuna eta talde/eragileen koordinazioaz arduratu beharko da; euskara eta lurraldearen ezagutza preziatuak.
B gida-baimena beharrezkoa da, eta CVa eta motibapen gutuna buruilaren 18a baino lehen igorri behar dira.