Bertso-Udaleku Bidarrain iragan da, Euskal Herri osoko gazteekin

2024-07-24

Bertsozale elkarteak urte guziz Bertso-Udalekuak antolatzen ditu, lehena Hazparnen egin zen 1998an. Euskal Herri osoko haur eta gazteek parte hartzen dute Bertso Udalekuetan. Bidarrain, 2 astez egon dira 15-18 urteko gazteak bertsutan bai, bainan sustut plazerra hartzen. Joan den ostiralean Olaia Errekart horien ganat joan zen eta Iholdi, Oihana, Kattalin eta Iratirekin kalakan ari izan zen: