Deklik elikadura erronka abiatuko da apirilaren 29an

2024-04-24

Lapurdi Itsas bazterreko eta Baigorriko CPIE inguramen zentroko animatzaileek bultzaturik, ipar Euskal Herriko herritar orori idekia da desafio hau. Helburua da izaiten ahal diren kontsumo usaia batzu aldatzea, sasoinean sasoineko elikadurak erosiz, ahal bezainbat tokikoak eta sukaldatzen ahal direnak. Erronka hunek 6 aste iraunen du, eta aste bakotx desafio bat egin beharko da. Argitasunak Ana Zelaia Baigorriko CPIE-ko animatzailearekin :