Urtero bezala Teletona Amikuzen izanen da asteburu honetan, beti ber helburuarekin, dirua biltzea miopatiei eta eritasun arraroei aurre egiteko ikerketak finantzatuz. Justuki, ikerketak aitzinatzen ari dira eta eritasun anitz kontrolatzen eta sendatzen hasten gira Teletonean biltzen den diruari esker. Amikuzeko Teletona, lurraldeko handiena izanez, animazio frango antolatuak izanen dira ostiraletik igande arte. Gracien Lelande antolatzaileak Teletonaren berriak emaiten dizkigu.
Eta jakin ezazue egitarau osoa interneten atxemaiten ahalko duzuela, turismo bulegoaren webgunean.