Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Uda lausoagoa, baina urte ona izan da 2025a turismoarentzat Baxe Nafarroan

2025ean, turisma sasoina orokorki ona izan da Baxe Nafarroan. Primadera biziki ona izan da, eta uda berriz lausoagoa.

Uda lausoagoa, baina urte ona izan da 2025a turismoarentzat Baxe Nafarroan
Turisma bulegoko Alexandra Larralde. AMIKUZEKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/01/12 13:06

Usaian bezala, publiko desberdinak ibiltzen dira sasoinaren arabera: udan familiak izan dira gehienbat eskualdean barna, eta larrazkenean, aldiz, erretretadunak nagusitu dira. Zehazkiago aipatuz, udan azken urteetan baino jende gutxiago ibili da Baxe Nafarroan; hala ere, salbuespen nabarmena izan da Amikuze.

Neurketen arabera, Amikuzen gorakada bat izan da joan den urtean. Horren azalpen gisa, uste da Terra Aventura jokoari esker izan dela. Alabaina, iaz plantan ezarria izan da Donapaleun telefona bidezko pista-joko hori, eta euskaraz ere egin daiteke.

Jendeen joan-etorrien neurketa horretan, beste gorakada argi bat ere agertzen da Amikuzen, ekain hondarrean. Hau EHZ-ren ondorio zuzena izan da.

Turisma bulegoak, tokiko jendearen zerbitzura ere

Turisma bulegoak pasaiazko jendearen laguntzeko sortuak badira ere, gero eta gehiago ari dira beren zerbitzuak tokiko jendeari zabaltzen. Hala nola, elkarte edo besta komiteen txarteldegia segurtatzen ahal dute; Txik Txak sareko zerbitzuak eskaintzen dituzte; Pays Basque au Cœur xekeak saltzen dituzte; baita arrantza kartak ere.

Interesgarri izanen zaizu