Urte xaharra agurtu eta berria hasteko garaian, ohitura bilakatu da Irulegiko Irratian Kantu xaharrak emankizuna eskaintzea. Argitxu Canterok zuzentzen duen saioa aurten joan den abenduaren 27an iragan zen.
Aurtengo Kantu xaharrak saioan, besteak beste, Eñaut Etxamendiren, Felix Iriarte Birjinantoren, Emile Larren eta Jean-Baptiste Elizanbururen hitzak entzun ahal izan dira. Argitxu Canteroren inguruan, kantuz ari izan dira Baigorritik Erramun Martikorena, Bankatik Frantxoa Juanicotena, Uztaritzetik Beñat Soulé, eta Hergaraitik Peio Bidaury, Nicolas Lerissa, Jojo Goienetxe eta Xantiana Cachenaut.