Herriko bozen kanpaina denboran; Irulegiko Irratiak eta Amikuzeko Irratiak mikroak zabaltzen dituzte mintzatu nahi duten hautagai guzieri.
Anhauze

2014tik Anhauzeko auzapeza den André Changala ez da berriz aurkeztuko. Bere lekua hartzeko, zerrenda berria osatu da: Anhauze Zien Alde. “Hamalau hautagaien artean, nehork ez du orainokoan herriko kontseiluan izandako esperientziarik”, dio auzapez izateko aurkezten den Nadia Ansolabeherek. “Botu sistema berriak galdegiten duen berdintasunari jarraikiz, Patrick Elizondo, zerrendako lehen postuan jarriko da. “Zerrenda anitza da, gaitasun desberdinekin, eta gaztea, batez besteko adina 45 urtekoa baita”.
Nadia Ansolabehere
Lakarra
25 urteko zerbitzu on eta leialaren ondoren, Jean-Claude Ybargarayek Lakarrako auzapez kargua uzten du. “11 kontseilarietarik zazpi berriz aurkeztuko dira”. Talde berriko zerrenda burua Antton Oxandabaratz da.
Antton Oxandabaratz
Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
2008tik auzapeza den Jean-Paul Bidartek laugarren aldikotz herriko hauteskundeetan parte hartuko du 250 biztanleko herrian.
Jean-Paul Bidart
Lekunberri
18 urtez Lekunberriko auzapez egon ondoan, Jojo Goyheneixek bere hirugarren eta azken agintaldia egin du. 196 biztanleko herrian zerrenda bakarra izanen da eta hunen buru Jean-Marc Cachenaut izanen da.
Jean-Marc Cachenaut