Donapaleu (Baxe Nafarroa)

22 film labur Palestinako egunerokoaren deskribatzeko

Emaitza den From Ground Zero filma, apirilaren 24an hedatua izanen da Donapaleuko Saint Louis zine gelan, ostegunez, 20:30etan. Proiekzioaren ondotik eztaibaida bat eramana izanen da, Xiberoako Palestina askatu kolektiboa eta Laura Nikoloven eskutik.

22 film labur Palestinako egunerokoaren deskribatzeko
Xiberoako Palestina askatu kolektiboak ekintzak bururatzen ditu Palestinari sostenguaren erakusteko, eta apirilaren 24an Saint Louis zinema gelan izanen da. PALESTINA ASKATU KOLEKTIBOA
Xarlot Etxeberri
2025/04/23 12:11

Apirilaren 24an, ostegunez, 20:30etan From Ground Zero filma zabaldua izanen da Donapaleuko Saint Louis zine gelan. 22 film laburrek osaturik, Palestinako egunerokoaren barnetik deskubritzeko parada emaiten du film horrek. Dokumentalak, marrazki bizidunak, edo fikzioak, denetarik izanen da Palestindarren errealitatearen deskubritzeko ikuspundu desberdinetatik. Filmaren ondotik eztabaida animatuko dute Xiberoako Palestina askatu kolektiboko kideek, film ekoizlea den Laura Nikolovekin batera.

Aukera eman dauku Union of Agricultural Work Committees-en laguntzaile deialdiaren aipatzeko. Misioak antolatzen dituzte, Palestinarat joateko, laborarien babesteko mendebaldekoen lekukotasuner esker. Xehetasun guztiak haien webgunean edo info@uawc-pal.org helbiderat idatziz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu