Frantxoa Maitiak 30 urtez eraman du Lagun laneratze elkartearen presidentetza, eta Jojo Goienetxeri eman dako lekukoa.
Lagun laneratze elkarteak zuzendaritza berritu du, 30 urtez presidentetza eraman duen Frantxoa Maitiak Jojo Goienetxeri lekukoa emanez. Aldi berean, elkartearen bi aurpegi historikok, Nadine Guénard-ek eta Graxana Paris-ek, ere beren karguak utzi dituzte.
Lan mundutik urrun diren jendeei laguntzea
Lagun 1990eko hamarkadan sortu zen, Garazin langabezia eta azpienplegua gogorki hedatzen ari ziren garaian. Hastapenetik, lan mundutik urrun ziren pertsonei harrera egitea eta ekonomiaren errealitatearekin harremanetan jartzea ukan du helburu.
Urteen poderioz, elkarteak gero eta pertsona gehiagorengana zabaldu du bere lana. Kualifikazio apala zuten gazteak, enpresek atxikitzen ez zituzten adinekoak, bizitzako istripuek kaltetuak eta gizarte bazterketan ziren pertsonak lagundu ditu.
Jarduera zabalduz eta profesionalizatuz
Lagunek, aldi berean, bere jarduera profesionalizatu du. Gaur egun, Mixelenian du egoitza, eta laneratzeaz harago doan laguntza eskaintzen du. Elkarteak etxebizitza arazoetan laguntzen du, bai eta administrazio egoerak erregularizatzen ere. Lagunen jarduera nagusiak bere horretan segitzen du: lan mundutik urrun diren pertsonei laguntzea eta gizartean beren lekua berriz atxematen laguntzea.