Ortzaize (Baxe Nafarroa)

500 metroko kanporatze lasterketa Ortzaizeko Gasna Race kontzeptu berrian

Urriaren 11n, ostiralez, eginen da lehen Gasna Race lasterketa Ortzaizen, Antzaramendin.

500 metroko kanporatze lasterketa Ortzaizeko Gasna Race kontzeptu berrian
Gasna Race lasterketa Ortzaizen iraganen da urriaren 11n. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/10/08 10:23

Gasna Gang izeneko taldeak antolatzen duen ekitaldi honek kontzeptu berri bat proposatzen du: 500 metroko kanporatze lasterketa. Parte-hartzaileek itzuli labur bat burutu beharko dute, eta kanporatzearekin sailkatuko dira ondoko fasera. Horrek abiadura zein iraupena funtsezko bilakatzen ditu.

Ortzaizeko bi gaztek janari eta edari postu bat proposatuko dute, 4L Trophy abentura finantzatzeko helburuarekin.

Interesgarri izanen zaizu