Seaskako barnekaldeko ikasleen kopurua emendatuz doala ikusirik, Manex Erdozaintzi Etxart kolegioan gela berri bat idekia izan da aurtengo sartzean, 6. mailan.
Xiberua, Amikuze, Oztibarre, Baigorri eta Garaziko ikasleak dira kolegio honetara heltzen direnak, eta aurten orotarat 254 ikasle kondatzen dira, 8 ikastola desberdinetatik heldu direnak. Horrez gain, eskola publiko sailetik ere 5 ikasle sartu dira kolegiora.
Ikasle kopuruaren hazkunde honek irakasleen egonkortzea ahalbidetzen du, eta hezkuntza kalitatea segurtatzen laguntzen du.
Gela berri honen irekierari eta sartze honi buruz xehetasun gehiago ematen ditu Céline Toureil Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko zuzendariak.