Ewen Moal, Donapaleutik abiatua Europan gaindi ibiltzen da bere furgonetarekin.
Ewen Moal Darrigade amikuztar gaztea Europako bideetan ibiliki da, bere furgoneta ttipian, abentura handi baten bila. Donapaleutik abiatu zen duela hilabete eta erdi, eta jadanik 7 500 kilometroko bidea egin du Iparraldeko herrialdeen norabidean, azkenik Norvegiara helduz.
Bidaia hasi gabe: furgoneta bat erosi, eta hilabetez aritu zen hura xintxuketan, dena prest izan arte. Egokipen franko moldatu izan behar ditu eguneroko bizitzari aurre egiteko beharrezkoak zituen tresneria jartzeko eta ahal bezain furgonetan erosoa izan zedin. Autonomia eta askatasunaren bila abiatu zen, baina ez zion erronkari bizkar eman: hotza, bakartasuna, aiseria, eskasa bihurtu zaizkio eguneroko bidaide.
Norvegiako paisaia xoragarriek, hala ere, merezi dutela baieztatzen du. Handik deitu digu, eta esperientziaren ñabardura batzuk partekatu. Egun luzeetan, sarri bakardadea nagusitu arren, tokikoekin harreman interesgarriak garatzea lortu du. Harreman horiek izan dira, hein handi batean, bere esperientziari kolorea eman diotenak.