Donapaleu (Baxe Nafarroa)

736 ikaslerekin hasi dute ikasturtea Donapaleuko Errecart institutuan

736 ikaslek hasi dute ikasturtea Errecart institutuan, 70 bat erakaslez osatutako talde pedagogikoarekin. Ikasleek kolegiotik lizeora eta BTS sailetarainoko ikasketak segitzen dituzte.

736 ikaslerekin hasi dute ikasturtea Donapaleuko Errecart institutuan
Errekar Instituko sartzea Andre Larralde. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/04 09:01

Aurtengo berritasun nagusia mugikorren baliapenaren debekua da. Orain arte klaseetan ezin baziren erabili, hemendik aitzina debekua ikastetxe barnera ere zabalduko da. Ikasturtearen lehen egunetan azalpen eta pedagogia saioak eginen dituzte ikasleekin, neurri berriaren zergatia azaltzeko.

Mugikorren erabilera ez da, ordea, ikasturte hasierako saioetara mugatuko. Urtean zehar formakuntzak eta hitzaldiak eskainiko dituzte mugikorren, sare sozialen eta internetaren inguruan. Helburua gai horien erabileraz eta horrek ikasleen egunerokoan duen lekuaz gogoeta egitea izanen da.

Bestalde, ikastetxeak orain arteko ildoari segituko dio gainerako alorretan. Talde pedagogikoak egonkor segitzen du, eta ikasleen ibilbideari kolegiotik lizeora eta BTS sailetara arteko eskaintza ematen segituko dute.

Interesgarri izanen zaizu