(Hego EH)

Abeltzaintza eta otsoa, elkarbizitza posible dea?

Euskal Autonomia Erkidegoan ere otsoa agertu da, eta abeltzainen arrangura piztu da. Eusko Jaurlaritzak elkarbizitzarako proposamen baten berri eman du.

Abeltzaintza eta otsoa, elkarbizitza posible dea?
Otsoa Pirinioetan. EUSKAL IRRATIAK
Mattin Lerissa
2025/03/13 15:43

Eusko Jaurlaritzak otsoaren eta laborariaren elkar bizitzan sinesteko parioa egiten du. Plan bat proposatua izan da oraindik ez dena plantan, otsoaren eta laborarien arteko kohabitazioaren hobetzeko nahiarekin. Hainbat ardatzetan zatitua da. Otsoaren babesa eta laborariek errespetatu behar dituzten neurriez gain, laborarien kalte ordainak ere plana sartu dituzte. Kontutan Hartzekoa da, 2005 eta 2023 artean, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek 973 inkesta bideratu zituztela otsoek kabalei egin erasoengatik. Bataz beste 51,2 urtean. Jakin plan horren aurrekontua 480.000 eurokoa dela urteka eta diru sailaren erdia abeltzaintzarendako laguntzentzat pentsatua dela.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu