Azaroan abiatu zen ahate-sasoia. Donapaleuko merkaturat ostiral guziez heldu den ahate-ekoizleak eman du lekukotasuna: denborak aldatu baitira eta ez da uste dena bezain aisita ahate-ekoizle izatea, sustut ez bada manera industriala hautatzen.
Azaroan hasi eta apirilera arte izanen da ahate-sasoia, beraz, kasik erditsutara heldua da. Ilharre Ñimiñoeneko Lapiztoik eman digu bere lekukotasuna, ostiral guziez semeak ekoizten duen ahatekia saltzen baitu Donapaleuko merkatuan.
Sasoi franko ikusiak ditu jada, alabaina, badu gibelapenez mintzatzeko ahala. Dioenez, ez dira gehiago lehengo sasoiak, aise ekoizle gutiago baita oraingo egunean, gazteek ez baitute lotu nahi ofizio horrri, neke baita.
Gainera, erosteko ere, irudi zaio jendeari sosa eskas zaiola eta ez duela lehenago bezain beste erosten.
Horiek hola, "hein bateko" sasoia dela aurtengoa. Orainokoan, ez dira hegazti-gripeak joa izan, eta preseski, gehiago saldu izan dute horri esker, baina beti beldurrez, haiek ere hunkiak izatea.