Urteroko hitzorduari fidel egonez, Aiherra eta Antzuolaren arteko parekatze eguna ospatuko da urriaren 18an, aldi honetan Aiherran. Beltzuntze elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du.
Urteroko hitzorduari fidel egonez, Aiherra eta Antzuolaren arteko parekatze eguna ospatuko da urriaren 18an, aldi honetan Aiherran. Beltzuntze elkarteak egun osoko egitaraua prestatu du, bi herrietako lagunen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin.
Bi herriek aldizka ospatzen dute parekatze eguna: iaz Antzuolan egin zen besta eta, aurten, Aiherraren aldi da. Orain 41 urte hasi zen harreman hau, hemengo eta hango herritarren ekimenez, eta geroztik urtez urte sendoago bilakatzen joan da.
Iaz, parekatzeak 40 urte bete zituela ospatzeko, "Mugak zubi" izeneko mendi ibilaldi gida bat argitaratu zuten. Gidak 12 etapaz lotzen ditu Aiherra eta Antzuola, eta etapa bakoitzean non jan edo non lo egin daitekeen ere azaltzen du. Interesdunek gida osoa interneten aurki dezakete.
Aurten ere, ospakizunak ez dira faltako. Goizeko 10:30etan bi herrietako pilotari gazteen arteko partidak izanen dira. Ondotik, 11:00etan, Aiherrako bi garagardotegi bisitatuko dira: Eñaut Elosegiren Sasiko eta Xalbat Seosse Oxarangoren Egarri. Eguerdian, bazkari alaitua izanen da. Bazkaria denen parte-hartzerako irekia da, baina aitzinetik izena eman behar da, Aiherrako Herriko Etxera deituz: 05 59 29 64 02rat.