Ainiza Monjososeko auzapez berria den Cecile Miramon dugu gure gaurko gomita. Herriko ixtorioan lehen emazte auzapeza da eta kontseiluan sei emazte eta bost gizon dira, desafioa ez dute ttipia, herrian pilota plaza baten eraikitzea.
Ainiza Monjoloseko herriak auzapez berria du eta lehen aldikotz emazte bat du herriaren buru.
160bat biztanle ditu herriak eta gehienak laborantxatik bizi, bi elkarte badira, bizpairu enpresa eta Euskal herriko laborantxa ganbara.
Bainan herri hunek badu berezitasun bat ez duela erreboterik. Horrez gain badu beste xederik ere kontseilu berriak, Cecile Miramon auzapez berriak erran daukun bezala