Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Aldaka ez da lo, azaroaren 21ean Domintxinen

Donapaleuko gazte asanbladak gaualdia antolatu du azaroaren 21erako, Domintxineko gelan. Kontzertuak izanen dira 21:00etatik goiti, eta Bulego taldeak kontzertu akustiko berezia eskainiko du 10:40etan, urririk.

Aldaka ez da lo, azaroaren 21ean Domintxinen
Ewen, Aldaka gaztetxeko kidea. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/11/19 07:12

Donapaleuko gazte asanbladak «Aldaka ez da lo» gaualdia antolatu du azaroaren 21ean, Domintxineko gelan. Musikak hartuko du arratsa, RTZ kolektiboaren, Tekmao eta Akts taldeen kontzertuekin, 21:00etatik goiti. Egitarauan, gainera, hitzordu berezi bat gehitu dute: Bulego taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du 10:40etan, urririk. Euskal Herriko zazpi probintzietan barna eginen duen itzuliaren baitan ariko da taldea Domintxinen.

Gaualdiaz gain, Donapaleuko gazte asanbladak arratsaldean Baionan iraganen den manifestaldian parte hartzeko deia egin du.

Gaztetxe baten bila

Bestalde, gazte asanbladak gaztetxe fisiko baten aldeko urratsak egiten segitzen du. Horretarako, herriko etxearekin eta hirigune elkargoarekin negoziaketetan ari dira, lokal baten eskuratzeko xedez. Oraindik ez dute lokalik, baina negoziaketak abian dira, eta gazteek laster espazio propio bat ukanen duten esperantza dute.

Interesgarri izanen zaizu