Aldude (Baxe Nafarroa)

Aldudeko AIBA elkarteak, aurten landuko duen gaia «kolektibitasuna» izanen da

AIBA edo Aldude Ibarra Beti Aitzina elkartea, ibarreko ate idekien antolatzailea da. Feria ez den urtean gaia lantzea erabaki zuten jaz. Feria 2026ko urrian izanen da.

Aldudeko AIBA elkarteak, aurten landuko duen gaia «kolektibitasuna» izanen da
2024ko Aldudeko feria. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/09/26 18:05

Urte hastapen huntan, AIBA (Aldude Beti Aitzina) elkarteak herritarren iritziak eta proposamenak biltzeko kutxa bereziak ezarri zituen Aldude Ibarreko saltegi eta gune publikoetan. Ekimen honen bidez, elkarteak herritarrak aktiboki inplikatu nahi zituen urteko gaia hautatzeko.

Joan den astean, kutxetan bildutako proposamen guziak aztertu ondoren, AIBAko kideek erabaki dute 2026ko gaia kolektibitasuna izanen dela. Gai hori, usaian bezala, hainbat sail edo arlotan landuko dute. Argitasunak ukan ditugu AIBAko Maika Alfarorekin, eta berak azaldu dauiku kolektibitatearen gaia hautatzea herritarren eskaerari erantzutea dela, eta komunitatea indartzeko parada bat bezala ikusten dutela.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu