Aldude (Baxe Nafarroa)

Aldudeko AIBA elkarteak kolektiboaren gaia aztertuko du buruilaren 26an

Aldudeko ibarreko AIBA elkarteak kolektiboa hautatu du aurten gai nagusitzat. Galdeketa bat prestatu du herritarren iritziak biltzeko, eta emaitzak buruilaren 26an aztertuko dituzte Bankako Olhan.

Aldudeko AIBA elkarteak kolektiboaren gaia aztertuko du buruilaren 26an
AIBA elkarteko Bernadette Glaise eta Amaia Hirigarai. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/09/22 17:39

AIBA elkarteak kolektiboaren gaia izanen du aipagai aurtengo Adudeko feriaren karietara. Urriaren 9, 10 eta 11n iraganen den feriaren aitzinetik, elkarteak galdeketa bat proposatu die herritarrei, kolektiboak ibarrean duen lekua eta antolaketa aztertzeko.

Galdeketak bost ardatz nagusi ditu: transmisioa eta heziketa; denboraren antolaketa, kolektiboari emaiteko; kolektiboak ekar ditzakeen alde baikorrak; engaiamendua eta bakotxaren ekarpena; eta kolektiboen gobernantza. Galdeketa AIBA elkartearen webgunean atxeman daiteke.

Emaitzak buruilaren 26an aztertuko dituzte

Galdeketaren emaitzen azterketa buruilaren 26an eginen dute, Bankako Olhan. 17:00etan, lehenik, Olha lan-gune berriaren bisita eginen dute.

Ondotik, 18:30tan, kolektiboaren inguruko mintzaldi-eztabaida izanen da, Pantxika Maitiak gidaturik. Arratsaldea talo eta edariekin bururatuko da.

Adudeko feria urrian

Adudeko ibarreko ate idekiak urriaren 9, 10 eta 11n iraganen dira. Hiru egunetan, besteak beste, usaiako kabalen erakusketak, merkatua, pilota partida eta film hedapena izanen dira. Kintoa kurri lasterketa ere antolatuko dute feria egunetan.

Interesgarri izanen zaizu