Euskal Herriko ondare gastronomikoa eraikitzen dutenen ezagutzea da antolatzen duten ekainaren 6ko egun horren helburua. Belaun euskal xerri transformatze lanetan ari da, kintoa sormarkaren baitan, baita Baigorriko sotoa irulegiko arno sormarkan ere.
Lehen aldia dela gisa huntako eguna antolatzen dutela elgarrekin esplikatu dauku Belaun kooperatifako Christelle Sorhondok “Bi egiturak ber bidean baigira”.
Eta egia da parekotasun handiak badirela Belaun eta Irulegiko sotoaren artean; hala nola bi egiturak kooperatiba maneran martxan diren, laborariek eraikiak dituztenak (Irulegiko sotoan 37 mahastizain kondatzen dira, Belaun kooperatiban 6 etxalde); kalitateko ekoizpenetan ari dira biak, sormarkako arauekin; eta biak ere ber ibarrean aurkitzen dira.
Hots kooperatiba hauen eta hauen gibelean diren laborarien ezagutzeko parada eskainiko dute larunbat huntan, ekainaren 6an.
Eta egun frango aberatsa izanen dela erran ditaike, autobus bat abiatuko baita Baionatik egun hortan parte hartuko dutenekin goizeko 7:30tan, eta lehen harrera Aldude Esnaazuko Mentan ukanen dute, Beñat eta Elenaren ostatuan, hauek Belaun Kooperatibako laborariak ere baitira.
Ondotik Urepelera joanen dira, Xole Aire-ren etxaldea bisitatzera; gero Aldudera Belaun kooperatibaren bisita egiteko. Eta arrasaldean Baigorrira Irulegiko arno sotoaren bisita.
Egun osoa 85 eurotan da, bisita eta jan edanak. Izena emaiteko deitu 06 02 08 48 29rat.
Juntatu erreportaian egun hortaz argitasunak emaiten ditu Christelle Sorhondok ; bainan ere Belaun kooperatibaren aurkezpena egiten.