Arxibetako paperretan urtxotegien aipamena jada XIV – XV garren mendean egiten da. Bainan karlisten gerla gatik, denak gelditu ziren urte luzez, 1906 urte arte. Urte hortan, Aldudeko ihiztari talde batek sareak berriz muntatu zituen.
Aldude Pokoineko Marcel Hualde arizan da paper xaharretan xekan, ikertzeko Alduden saretegian noiz hasi ziren, nork eta historian sartu da.
Saretegien historia Pirineotan aspaldikoa da, sareak lepo ainitzetan aurkitzen ziren. Iduriz erromatar garaiekoak dira.
Paperretan idatzia da artzain bat ikusi zutela batzuek harri xuri xahal bat botatzen urtxoen sar arazteko sareetan, orai paloteak botatzen diren gisara, belatxa edo falkoinaren itxura hartzen zuena. Bainan ondotik ihiztatzeko teknika hori pixka bat galdu zen, besteak beste gerlen gatik.
1906an Aldudeko ihiztari seikote batek berriz abiaarazi zuen ihizi mota hau. Bainan ihiztatzeko teknika ez zakitenez, Sarako urtxotegietako ihiztari batzuekin ikasi zuten.
Garai biziki onak izan ziren XXgarren mende guzian, ihiztari ainitz sareetan, pagatuak zirenak, urtxo frango harrapatzen... Etsenplu gisa 1946ko ihizi sasoinean, 6600 urtxo harrapatu zituzten, eta egun bakar batez ere 1000ko bat urtxo.
Orai holako urtxo kopurua ezin da asmatu ere. Urtxoa ainitz ihiztatua da, bekandu da, eta migrazio pasaiak aldatu dira ere.
Bainan aurten iduri luke urtxoa hemen gaindi pasatzen dela. Esplikapen bat ditaike joanden udan izan diren su erraldoietan : Bordale eskualdean eta Landesetako leku ainitz kiskaliak dira; urtxoak jatekoa eta pausatzeko guneak behar ditu, segurrazki hemen gaindi aurkitzen dituenak.