Aldude (Baxe Nafarroa)

Altxalili eta pinpirinak Alduden pausatuko dira apirilean, ortzadar koloreen pean ALF’HARRO egunean

Haran Ubel elkarteak eta Alfaroinea ostatuak antolaturik, pinpirin berezien erakusketa bat eta Altxa lili kabaretaren ikusgarria antolatzen dute helduden apirilaren 18an.

Altxalili eta pinpirinak Alduden pausatuko dira apirilean, ortzadar koloreen pean ALF’HARRO egunean
Altxa Lili-ko Poline Texier eta Alfaroinia ostatuko Maika Alfaro - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/11 11:21

Zoin dira oldartzen zaituzten emazte/gizonen arteko desberdinatsunak ? SUPER PINPIRIN-en podere magikoak bazinitu, zer alda zinezake ?
Orroit jaz esku feminista formako paper batzu utzi zituzten ibarreko komerzio, leku publiko eta eskoletan martxoaren 8a kari. Esku paper horien gainean jendeek idatzi behar zuten miresten zuten emazte baten izena eta bi hitzez esplikatu zendako miresten zuten. Herritarren parte hartzea handia izan zen, eta idatzi ziren emazte izenetan orotarik, izan mundu zabalean ezagunak, edo ere tokiko emazteen izenak.
Aurten paperrezko pinpirinak barreatu dira ibarrean eta aurtengo lema izanen da : “Zoin dira oldartzen zaituzten emazte/gizonen arteko desberdinatsunak ? SUPER PINPIRIN-en podere magikoak bazinitu, zer alda zinezake ?” . Apiril erdi arte izanen da paperrezko pinpirin horien gainean galderari erantzuteko. Ondotik erakusketa bat egina izanen da, Aldude Alfarroinian ikusgai izanen dena (azpi huntan juntaturik, baliatzen ahal duzuen pinpirin modeloa).


Eta hari hortarik ere Altxalili queer ikusgarria apirilaren 18an Alduden
Kabaret moduan, dantza, kantu, musika eta performantzia batzu uztartzen ditu Altxa Lili-k.  Taula gainean besteak beste badira Aldude ibarreko 3 herritar, eta horien artean da Poline Texier Urepeldarra :”Badu orai 3 urte Altxa Lili sortu ginuela. Leku ainitzetan ibili gira bainan sekulan ez 'etxean'. Hastapenean uzkur ginen. Bainan badakigu inportantea dela guretako, eta beste jende batzuendako ere. Erakutsi nahi dugu posible dela euskalduna izaitea, Queer LGBT izaitea eta hemen bizitzea ere”.

Maika Alfaro ostalari antolatzaileak gehitu du : “ikustekoa da zinez, pesta giro bat eskaintzen dute, arrunt sanoa dena”

 (Elgarrizketa osoa juntaturik aurkituko duzue).

ALTXALILI apirilaren 18an beraz Alduden larunbat arratsez, txartelak hemen salgai

Interesgarri izanen zaizu