Baisaizea elkarte antolatzaileak Baigorri Bil Etxean emaiten du hitz ordua kabaretarentzat ; kontzertuak berriz Bixentainian izanen dira.
Basaizeako Oihana Bidart-ek dion bezala "bazen orain bulta bat gisa honetako gaualdia antolatzeko xedea ginuela" ; eta funtsean Altxalili kabareteko batzuek ere hitz ordu hau manera bereziz biziko dute, sorterrian, eta beste batzuek ibili diren kolegioan ; hauetan da Dom Campistron (Oihana Bidart eta Dom Campistron entzuten ahal dira juntatu elgarrizketa grabatuan).
Altxalili kabareta ezagutzen ez dutenentzat “Kabaret eroxka eta hunkigarria, Drag Queen, Drag King-ek haien mundua, haien lurra, haien herria dituzte aipagai, mozorrotze aske eta pozgarria erabiliz. Mutxikoak, trikia, panderoa, kantuak, antzerkiak eta beste hainbeste begi kliska goxoak Euskal Herri barnealdeaz”
Kabaretarentzat sartze guziak 3 egunez agortu balin badira, jakin ikusgarritik landa, Bil etxeatik Bixentainiaraino desfile berezi alaitsua eginen dela, Altxalilikoekin bainan ere gaitero eta musikariekin.
Eta Bixentainian kontzertuak izanen dira 20:00tan Utxaranga, 22:00tan Burutik, 00:00tan DJ Estelle,
Baigorriko ikastolak afaria segurtatuko duelarik.