Bost ongizate profesional elkartuko dira Espelletenian, emazteendako egun berezi baten eskaintzeko.
Amen bestaren kari, emazteendako murgiltze eguna antolatu dute maiatzaren 31n Larzabaleko Ezpeletenian. Lehen aldikotz, bost ongizate profesional elkartuko dira egun osoko programa baten proposatzeko.
Goizeko 9:30etan hasiko da eguna, Mariek gidatuko duen kakaoaren zeremoniarekin. Ondotik, taldeka, masaje saioak izanen dira Stéphanie, Anaïs eta Maritxurekin, eta yoga praktikatzeko parada ere eskainiko du Cathyk. Eguerditan, bazkaria Espelletenia ostatuan hartuko dute parte-hartzaileek. Arratsaldean, soinu bainu bat izanen da. Gero, goizeko molde berean, yoga saioak eta masajeak eskainiko dituzte. Egunari bukaera emateko, kanta zirkulu bat antolatu dute.
Murgiltze egunaren prezioa 140 eurokoa da, bazkaria eta aktibitate guziak barne. Parte hartzeko, izena eman behar da Anaïsekin harremanetan sartuz, 06 08 02 37 18 telefono zenbakira deituz edo mezu bat igorriz.
Juntatu erreportaian: Anaïs eta Cathy, egun horren antolatzaileak, Irulegiko Irratian euskara ikastaldiz den Johanna Quincampoix-ren mikroan.