Amikuzeko, Oztibarreko eta Iholdiko merkataritzaren akuilatzeko sortu zen Amikuzeko Merkatarien Batasuna. Preseski, eguberri kari hamabost eguneko egitaraua prestatu dute.
Tokiko jarduera ekonomikoaren akuilatzeko biltzen dira ehun bat artisau eta merkatari Amikuzeko Merkatarien Batasunaren [AMB] baitan. Haien xedea da jendeak kontsumi dezan ahal bezain bat tokian tokiko, ez bakarrik janaria. Ez dira bakarrik Amikuzeko merkatari eta artisauak biltzen, baizik eta Iholdikoak eta Oztibarrekoak ere bai partaide dira.
Urtean zehar hainbat animazio antolatzen dituzte: udaberrian bi astekoa, larrazkeneko Kaputxinada, amen eta aiten besten karietara, sortzaileen karrikako merkatuak...
Garai honetan, nola ez, eguberri kari, animazioz beteriko hamabostaldia proposatu du Amikuzeko Merkatarien Batasunak, abenduaren 10ean hasiz: bi urtetik aitzineko haurrendako auto ttipietan ibiltzeko parada, gurdi-ibilaldiak, zurezko jokoak, filma-emanaldi eta atsalaskaria... Egitarau osoa hemen.