Amikuzeko Bihotzeko Ostatuak laguntzaile berriak xekatzen ditu beharrari erantzuteko.
Hazkurri banaketa berria abian da, eta eskukaldiak beharrezkoak dira.
Amikuzeko Bihotzeko Ostatuak, Restos du Cœur elkartearen baitan, laguntzaile berriak xekatzen ari dira. Urte anitzetan laguntza eman duten batzuk utzi dutenez, ordezkoen beharra dute, lan zama gutxi batzuen gain ez uzteko. Gainera, elkartearen arabera, laguntza behar duten jendeen kopurua emendatzen ari da.
Gaur egun, 140 bat jende laguntze dituzte Amikuzen, eta laguntza hori funtsezkoa bilakatu da eskualdean. Laguntzaileek hainbat lan egiten dute: astean behin janari banaketak, jantzien bilketa eta banaketa, eta kafe gune baten antolaketa, non harreman sozialak eta elkarrizketak sustatzen diren.
Hazkurri banaketa sasoin berria azarotik aitzina hasiko da. Anartean, eskukaldi bat emateko prest direnak, jar zaitezkete harremanetan elkartearekin ad64.saintpalais@restosducoeur.org helbide elektronikorat idatziz.