Donapaleun Lapiotzeko karrikan du egoitza amikuzeko G.E.M. egiturak. Psikiko arrangurak pairatzen dituzten kideak dira biltzen leku hortan.
GEM egiturari esker, isolamendutik ateratzen dira, harremanak eraikitzen dituzte, eta pixka naka, konfiantza ber eskuratzen ere dute.
Amikuzen, Elodie eta Bixente animatzaile profesionaleri esker, aktibitate desberdinak egiten dituzte, eskulangintzan, sukaldaritzan, ateraldiak ere. Ekitaldi berezietan parte hartzen dute bixkotx, matahami proposatuz, téléthon-en kari adibidez. Eta noiztenka manaketa bereziak ere badituzte, adibidez insektuen etxe eraikitze, edo zur paletekin mahain egite.
Juntatu soinuan, bi lekukotasun entzuten ahal dira, GEM egituran ibiltzen diren Ana eta Maddiren lekukotasuna (Erreportaia frantsesez da), eta esplikatzen daukute GEM-ari esker nola isolamendutik atera diren.
Eta ez ahantz hitz hau : Osasun mentalaren astearen kari Donapaleuko Sainte Elisabeth xahar etxean belaunaldi ezberdinen arteko trukaketa urriaren 17an ostiralez 14:30etik 17:00etara. Egitarauan: jokoak, mahai jokoak, petanka, ibilaldi, ongizate tailerrak eta arratsaldeko askaria. 4 urtetik 100 urtera bitartekoentzat.