Amikuzeko ikastolaren proiektu nagusia euskara izanen da.
Astelehenarekin egin zuten eskola sartzea, hots, beste sartze ofizialak baino egun bat lehenago Donapaleun den Amikuzeko ikastolan.
Ikasle kopuruaren aldetik apaltze tipi bat izan da aurten, iragan urtearekin konparaturik. Izan ere, joan den urteko 5. guziak Manex Erdozaintzi Etxart kolegiora joan dira.
Bestalde, joan den ekainean margotu bazuten ere, sartze honetan estreinatu dute guraso batek egin murala.
Beste urteetan bezala, Aurten ere ikusi ahalko dira ikastolako gurasoak Donapaleun gaindi animazioak, bazkariak edo talo salmentak antolatzen. Hain xuxen ere, asteazken honetan talo saltzen ibiliko dira joko garbiko finalak estakurutzat harturik.