Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Amikuzeko martxan parte hartzeko izen emateak irekiak dira

Seigarren aldikoz antolatu du Rando Amikuzek bizikleta-martxa maiatzaren 2an. Maila eta adin orotako jendeak parte har dezake, plazer hartzeko martxa da, ez da lehia bat. Izena eman daiteke oraidanik haien webgunean.

Amikuzeko martxan parte hartzeko izen emateak irekiak dira
2026ko Rando Amikuze bizikleta eta mendi martxaren afixa. AMIKUZEKO BIZIKLETA TALDEA
Ainize Madariaga
2026/04/29 06:00

Seigarren aldikoz bizikleta martxa antolatu du Amikuzeko bizikleta taldeak. Ez da lehia bat, ez baita neurtuko denbora. Lau diziplinek parte hartuko dute: mendiko bizikleta, gravela, bideko bizikleta eta oinez, maiatzaren 2an. Abiatzea eta heltzea toki berean izanen da: Donapaleuko Airetik gelan.

Hautua izanen dute parte hartzaileek, 110 kilometro itzulia, konparazione. Baina, baita ere, mendiko bizikletan egitekoa izanen den ibilbidea biziki ludikoa izanen omen da. Maila guziendako hauta izanen da. Gravel batekin egitekoak direnak, adibidez, bi dira: 70lm eta 35km. Zailtasun eta desnibel izugarri ezberdinak dituzte biek. Oinezkoek ere haien tokia izanen dute, 13 kilometroko itzulia prestatu baitute antolatzaileek, familian gozatzeko egina.

Jakin, izen-ematea tokian berean egiten ahalko da 06:30etatik aitzina, haatik, oraindanik egin daiteke usspa-cyclisme webgunean, abantaila batekin: termetan asteburu-pasa bat irabazteko zozketan parte hartuz.

Interesgarri izanen zaizu