Amikuzeko lurraldeko bilkura iragan da duela egun batzuk. Eric Narbaits Jaureguy lurraldeko animatzailearekin egon gira proiektuetaz punduaren egiteko.
Amikuzeko lurraldeko bilkura iragan da duela egun batzuk. Parada izan zen Amikuzeko mediatekaren 20garren urtebetetzearen aipatzeko, baita hastapeneko eta gaurko boluntarioen eskertzeko, mediatekaren funtzionamenduan ekartzen zuten eta duten laguntzaren agerian ezartzeko. Horrez gain, eskoler mediatekara jiteko gomita luzatu diete.
Horrez gain, haurtzaindegi berria eta musika eskola eta aisialdi zentroaren proiektuak sakondu zituzten. Azkenik, energiaren ekonomizatzera laguntzeko dispositibo bat aurkeztu zuten: "CEE".