Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Amikuzeko osagarri etxeak zortzi mediku ditu orain

Duela hiru urte ideki zen Donapaleuko osagarri etxeak sendagile gehiago bildu ditu azken urteetan. Lau medikurekin abiatu bazen ere, gaur egun zortzi dira.

Amikuzeko osagarri etxeak zortzi mediku ditu orain
Antton Araspin Osagarri etxeko kinean. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/10/08 10:00

Amikuzeko indarra eta Oztibarreko mediku eskaintzaren ahulezia ikusirik, Donapaleura jin diren bi medikuk beren denbora bi egituren artean banatzea adostu dute. Osagarri etxean ez dira medikuak bakarrik. Berriki ergoterapeuta bat eta emagin bat ere batu zaizkio taldeari. Bestalde, Donapaleuko ospitalearekin kolaboratzen segitzen dute profesionalek.

Leku eskasa eraikinean

Profesional gehiago hartzeko, alabaina, eraikinak ez du leku gehiagorik eskaintzen. Osagarri etxeak badu beste zailtasun bat ere: gunearen inguruko zirkulazioa eta aparkatzeko leku eskasa. Haatik, Amikuze eta Oztibarreko osagarri saileko profesionalen taldea 79 kideraino hazi da, eta 20 sail ezberdinetan eskaintzen ditu zerbitzuak.

Interesgarri izanen zaizu