Luzaz landu dute plaza berritze hori Amorotze-Zokotzen. Hondarrean, alde batetik hasi eta bestetik segi, eskola zena azal-berritu dute eta estreinatu. Arño Abadie auzapezak eman dizkigu xehetasunak.
Arno Abadi Amorotze-Zokotzeko auzapezak herriko obren berri eman dauku. Agorrilaren 31an estreinatu baitituzte eskola zaharrean eginiko obrak: bi apartamentu, denendako gela bat, bere sukaldea, haurren jostalekua, petanka-gunea, arrabotaren berritzea.
Galdegin diogu ere geroari begira zein proiektu duten eta heldu den mandatuan zer egiteko ideia duen.