Zortzi egunez eztabaidu eta, frantziako legebiltzarrak heriotza lagundua legearen alde bozkatu du, Antoine Mesnier medikuak Charcot eritasunarekin ideia hauen alde da.
Zortzi egunez eztabaida sutsu eta hunkigarriak izan ondotik, Frantziako Legebiltzarrak Heriotza Lagundua legearen alde bozkatu du. Gizartean aspaldidanik mahai gainean den gai honek, azkenik, lege formala hartu du, baldintza zorrotzen baitan.
Lege berriak ez du edonor hartzen kontuan: eskaera egin ahal izateko, pertsonak 18 urte beteak izan behar ditu, Frantziako herritarra izan, eritasun larri edo sendaezin bat pairatu eta fase terminalean egon behar du. Sufrikario handiak bizi behar ditu, eta azken baldintza funtsezkoa da: bere borondatea adierazteko gai izan behar du.
Gai hau ez da abstraktua Baigorrin bizi den Antoine Mesnier mediku eta idazlearentzat. Charcot eritasun sendaezina duenak, bere esperientzia pertsonaletik hitz egiten du. Jadanik, legearen esparrutik kanpo, lagun bat heriotzara lagundu izan du, eta onartu berri den legea baikortasunez hartu du.