Arberaztarren oharrak entzunak izan dira aurtengo EHZ festibalaren edizioaren antolatzeko

EHZ festibala Arberatzen plantatu bigarren edizioa bizitza hartzen ari da, herritarrak lehen edizioaren bilan onaren ondotik, antolaketan laguntzen baitute, hauen iritziak emaiten dituzte.

Arberaztarren oharrak entzunak izan dira aurtengo EHZ festibalaren edizioaren antolatzeko
Sauveur Bacho, Arberratzeko auzapeza. AMIKUZEKO IRRATIA
Irulegiko Irratia
2025/06/07 12:10

2024an, lehen aldikotz, EHZ festibala Arberatzen plantatu zen. Bilan onaren ondotik, antolatzaile eta herritarren partez, bigarren edizioa bizitza hartzen ari da. Haien herrian iragaiten baita eta prozesuaren osoan haien laguntza emaiten baitute, Arberatzeko herritarrek haien iritzia eta ikuspunduak eman dizkiete festibaleko antolatzaileer moldaketen egiteko. Sauveur Bacho, Arberatzeko auzapezak bilana egin dauku.

EHZ festibalaren auzolan eguna ekainaren 14an iraganen da, 9etatik goiti, lehen eginbeharren hasteko, baita momentu goxoaren iragaiteko, bazkari on baten inguruan. Horren ondotik, muntaketa ekainaren 18an hasiko da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu