Izturitze (Baxe Nafarroa)

Arberoa ibarrean, Artetxeak euskarazko aktibitate eskaintza zabala proposatzen du

Elkartea 2014an abiatu zen herritar multzo batek bultzaturik, ardatz nagusia zutelarik euskara, Arberoa ibarra biziaratzea eta euskal kultura sustatzea.

Arberoa ibarrean, Artetxeak euskarazko aktibitate eskaintza zabala proposatzen du
Artetxea elkarteko Joelle Garra. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/09/29 12:17

Artetxeak elkartearen denboraldia abiatu du Izturitzen, euskarazko aktibitate eskaintza zabalarekin. Sistema arte martzialak, arte plastikoak, yoga, euskara kurtsoak, KEB atelierrak eta step-a dira proposamenetako batzuk. Horrez gain, ostiral astiri guziz ekoizleen merkatua egiten dute Artetxean, eta hilabeteko lehen ostiraletan merkatu handiagoa antolatzen dute, animazio batekin.

Aktibitate anitz euskaraz

Arte plastikoen saioetan hainbat jarduera proposatzen dituzte, hala nola tindua, marrazkia, eltzegintza, jostea eta modelismoa. Euskaraz ikasi edo trebatu nahi dutenentzat ere tokiko ekoizleak elkartzeko parada eskaintzen du ostiral guziz. Euskara kurtsoak eskaintzen dituzte.

Haurrak eta nerabeak ere oholtza gainera

Asteburu huntan Izturitzeko pestak direla eta, Artetxeako gazteek antzerkia ere landu dute. “Antton eta Maria” obrako hiru antzerki prestatu dituzte, eta urriaren 3an arratsaldez emanen dituzte. Igande eguerditan, berriz, kantu baskaria eginen dute Artetxeako egoitzan. Aktibitateetan izena emaiteko edo xehetasun gehiago ukaiteko, 06 84 53 14 44 telefonora deitu daiteke.

Interesgarri izanen zaizu