Izturitze (Baxe Nafarroa)

"Arberoan zehar" ekitaldia, ibarreko herritarren arteko loturak sustatzeko eta azkartzeko

Urriaren 22tik 24rat iraganen da “Arberoan Zehar” ekitaldiaren hirugarren edizioa. Aurten ere, gustu eta adin guzientzat egitaraua prestatu dute antolatzaileek.

"Arberoan zehar" ekitaldia, ibarreko herritarren arteko loturak sustatzeko eta azkartzeko
Urriaren 22tik 24rat iraganen da Arberoan Zehar
Jone Barneix
2025/10/22 11:37

“Arberoan Zehar” 2023an abiatu zen dinamika da, ibarreko kultura, tokiko produktuak eta jakintzak uztartzeko helburuarekin. Aurten ere ardatz horien inguruan, hiru eguneko programa zabala proposatzen dute: jokoak, historia, merkatua, musika eta jan-edana, egun goxoak pasatzeko osagai guziak, alegia.

Egitaraua

Asteazkena, urriaren 22a – Aiherran (15:00):
Haurren eguna jokoekin eta krakadarekin.

Osteguna, urriaren 23a – Bastidan, Pessarouko eskolan (20:00): Mintzaldia: “Arberoa Frantses Iraultzaren bezperan”, Patrick eta Antton Castoreorekin.

Ostirala, urriaren 24a – Izturitzen, Artetxean (18:00): Arberoako merkatua, musika eta festa DJ Üzkülüzekin.

Interesgarri izanen zaizu