Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Argazkigintzaren historiari buruzko hitzaldi kantatua Donapaleun buruilaren 4an

Buruilaren 4an, ostegunez, 20:30etan, Baxe Nafarroako erakustokiko lagunak elkarteak hitzaldi kantatu bat apailatzen dute Donapaleuko Bideak auditorioan.

Argazkigintzaren historiari buruzko hitzaldi kantatua Donapaleun buruilaren 4an
Jean-Yves Roques eta Pantxix Bidartek argazkigintzaren asmakizunaren historia kontatuko dute Donapaleun. IRULEGIKO IRRATIA
Irulegiko Irratia
2025/09/03 12:28

Donapaleuko herriko etxearekin eta Bideak gune kulturalarekin elkarlanean antolatua, hitzaldia Jean-Yves Roques-ek (testuak) eta Pantxix Bidart-ek (kantua eta gitarrak) emanen dute.

HIstorioaren ardatza Otto Krome izeneko pertsonaia fikziozko bat da: euskal jatorrikoa, bere ilobari idatzitako gutunetan oinarritua. Otto Kromek bere bizipen harrigarriak kondatzen ditu gutunetan: argazkigintzaren hastapenak, koloretako tekniken lehen urratsak, prozesu horietan parte hartu zuten pertsonak, mundu osoko bidaiak eta ezagutzak... Hitzaldiaren narrazioa irudiz lagundua da, kantuek ere osatzen dute kondakizunaren hari artistikoa. Hitzordua emana da buruilaren 4an, ostegunez 20:30etan Bideak gunean. Sartzea librea da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu