Armendaritze (Baxe Nafarroa)

Armendaritzeko eta Mehaineko eskolak eguberriko merkatua antolatu du laugarren aldikoz

Hogei pasa tokiko ekoizle eta artisau jinaraziko dituzte, abenduaren 7an, Armendaritzeko Zuentzat gelarat. Egun guzian animazioak ere izanen dira.

Armendaritzeko eta Mehaineko eskolak eguberriko merkatua antolatu du laugarren aldikoz
Armendaritze eta Mehaineko eskolak antolatu zuen iazko eguberriko merkatua. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/12/04 07:30

Armendaritzeko eta Mehaineko eskolak orotara berrogei bat ikasle biltzen ditu; bi herri hauez gain, Amorotzeko auzo batekoak ere harat abian dira. Aurten, eskolako gurasoen elkarteak laugarren aldikoz du eguberriko merkatua antolatu, abenduaren 7an, Armendaritzeko Zuentzat gelan.

Hala, hogei pasa artisau eta ekoizlek parte hartuko du. Bertaratzen denak orotarik erosten ahalko du: tokiko janariaz gain, artilez eginiko sorkuntzak, edota xaboiak ere. Jateko eta edateko parada izanen da egun guzian.

Gainera, haur eta helduendako animazioek alegeratuko dute eguna: argazkiak hartuz eta manatuz, makillatuz...

Armendaritze eta Mehaineko eskola bi zatitan banatua da, alde batetik murgiltze ereduan den ama-eskola, eta bestetik, lehen maila elebiduna. Denetan bezala, hor ere, ikasle-kopurua ttipitzen ari da.

Interesgarri izanen zaizu