Armendaritze (Baxe Nafarroa)

Armendaritzen, Lucien Delgue zazpigarren agintaldiarentzat aurkezten da ondoko herriko bozetan

1983an sartu zen herriko etxean kontseilari gisa; eta 1989az geroztik auzapez da; Ainharbe-ren ondotik, Ipar Euskal Herrian auzapez kargualdi luzeena duen auzapeza da Lucien Delgue.

Armendaritzen, Lucien Delgue zazpigarren agintaldiarentzat aurkezten da ondoko herriko bozetan
Lucien Delgue Armendaritzeko auzapeza - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/02/18 11:36

Oraiko herriko axuantekin ikusi ondotik, berriz partitzeko erabakia hartu du Lucien Delgue-k; eta harekin beste 9 kontseilarik. Falta ziren bi hautagaiak  atxeman dituzte, eta  beste bi ordezko gehitu ere dituzte. Aste huntan berean prefeturan pausatzekoa dute zerrenda. Azken hauteskundeetan ez bezala, aldi huntan iduri luke zerrenda bakar bat izanen den Armendaritzen.

Azken urteetan herrian ereman obra nagusietan izan da “Zuentzat” herriko gelaren berritze obrak, kasik  640 mila eurokoak izan direnak. Herriko harat hunatetan  oraino, 10bat etxe eraikitzeko permisa emanak izan direla, eta Lucien Delgue-k dionaz  auzapez denetik ez du sekulan holakorik ikusi.

Euskal elkargoaren sortzea ere ezagutu du Lucien Delgue-k. Eta denboran  sortze horren kontra agertu zen. Harek gehiago ikusten zuen Baxe Nafarroa-ko eremua kondutan hartuko zuen egitura bat.
Euskal elkargoa sortu da, eta bere handitasunean abantailak dituela dio orai Lucien Delguek, diru ahal gehiago besteak beste. Kulturalki ere beste eskaintza bat ekarri dakola barnealderi dio: berrikitan Iparraldeko Orkestra-ren kontzertu bat Armendaritzen antolatu du Euskal Elkargoak, herriko etxeak berritu duen “Zuentzat” gelan.

Ondoko urteetako proiektuetan: herriko etxeak aitzineko urteetan plazan erosi zuen etxe handi bat eta hortan herriko etxe berria ezarri nahi lukete  eta 6 apartamendu berri egin “Office 64” egituararekin

Interesgarri izanen zaizu