Arraintza Federakuntzak eskoletan erreketaz eta erreketako bizidunetaz atelierrak eskaintzen ditu. Atelierrak euskaraz dira eta kitorik. Helburua da haurrek errekei buruz gehiago ikasiz, ingurumenarekiko sentsibilizatzea.
Iban Salles da eskoletan ibiltzen den Arraintza Federakuntzako teknikaria. Lehenik, ikasleei uraren zikloa azaltzen die, baita erreka bat nola sortzen den ere: iturburutik hasi eta itsasora heldu arte egin dezakeen bidea.
Bigarrenik, “indize biotikoa” deitzen dena azaltzen die. Neurketa horrek erreka bateko uraren kalitatea ebaluatzeko balio du. Horretarako, errekan bizi diren izaki bizidunen behaketa egiten da: arrainak, baina baita intsektu ttipiak edo marmutxak ere. Marmutxa batzuk besteak baino kutsadurari sentsibleago dira; horien artean, adibidez, plekopteroak, trikopteroak eta efemeropteroak.
Atelierra bi zatitan banatzen ahal da: alde batetik, gela barneko lana, eta bestetik, lekura joanez egiten den behaketa. Kanpoko jardueran, bizidunen behaketaz gain, arraintzan aritzea ere proposatzen du, gure erreketako arrain espezie desberdinak ezagutzeko.
Arraintza Federakuntzako atelierrerako behar den material guzia Iban Sallesek ekartzen du. Azpimarratzekoa da atelierrak kitorik direla.
Harremanetan jartzeko: 06 22 23 16 17