Arraintza sasoina irailaren hirugarren igandean zerratuko da, hots buruilaren 21ean. Azken egunak baizik ez dituzte erreketako arraintzariek amuarrainen harrapatzeko. Ondotik amuarrainak ugalketa sasoinean sartuko dira.
Amuarrainaren arraintza sasoina bururatzen ari da. Irailaren hirugarren igandean bururatuko da, irailaren 21ean. Azken egunak dituzte erreketako arraintzariek amuarrainak harrapatzeko. Ondotik, amuarrainak ugalketa sasoinean sartuko dira.
Udako ur berotze eta ur hein apalaren ondorioz, erreketako arrainek sufritu dute aurten. Irailean egoera hobekitzen ari da. Batzuek diote arraintza xaharren aktibitatea dela, baina nork ez du ezagutzen bere inguruan gazte bat arraintzan ari denik? Gazte horietan da Hodei Harosteguy. Amuarrainen harrapatzeko, teknika ezberdinak baliatuak dira, beita edo ulien teknika adibidez. Hodei Harosteguyk baliatzen duena "tok" deitzen da. Erreka hegitik, arraintza egun batez egin zakon Lorena Laher-ek solasa.