Baigorri (Baxe Nafarroa)

« Asalée » erizainek ostiralean jakinen dute beren postuak atxikiak edo desagertuko diren

Hamaika erizain Asalée dira Ipar Euskal Herrian, eta 2.000ko bat Frantzia mailan. Ostiral huntan, martxoaren 27an, Parisen administratibo auzitegian haien geroaz erabakiko da.

« Asalée » erizainek ostiralean jakinen dute beren postuak atxikiak edo desagertuko diren
Erizain bat 2000ko hamarkadan. ALBERTO ELOSEGI
Jone Barneix
2026/03/25 10:54

Martxo urdina kari, hertzeetako minbiziaren kontrako goiz berezia antolatua zuen CPTS egiturak Baigorrin joanden astelehenean. Eta topagune huntan parte hartu dute arta munduko ainitz egitura eta zerbitzuek. Eta horietan Iparraldeko « asalée » erizainek.

Eritasun kronikoak dituzten pazienteak segitzen dituzte, izan diabeta, bihotzeko arrangura, obesitatea, droga alkola edo tabako menpekotasunak.
Hots beharrezkoa den zerbitzu bat, alta lanjerrean ezarria dena. Urte hastapenetik ez dira pagatuak, bainan lana berdin berdina segitzen dutela esplikatuko dute Amaia elizagoien-ek Kanbo eta Donibane Lohitzuneko sektorean lanean ari dena eta Yvette Oçafrain Amikuze aldean ari dena :"badu hilabete bat et'erdi ez girela pagatuak. Eskualde huntan hamaika gira eta denek lanean segitzea erabaki dugu, gure lana maite baitugu, eta gure pazienteentzat inportantea baita. Ez dugu batere pentsatzen ahal hola gelditzea, lan hori zinez beharrezkoa baita".

Egoera biziki gogorra, ostiralean untsalaz trenkatuko dena Pariseko adminiztrazio auzitegian.

Interesgarri izanen zaizu