Makea (Ipar EH)

Asma'ttutt jokoa, adin orotako jendea euskaraz liberti dadin

Asma'ttutt jokoa asmatu du Baigura ikastolako Euskaraz Bizi batzordeak, euskara jalgi dadin ikastolatik kanpora ere, eta, ikastolako adin-tartetik haratago ere. Eska daiteke maiatzaren 22a arte.

Asma'ttutt jokoa, adin orotako jendea euskaraz liberti dadin
Asma'ttutt jokoa. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2026/05/13 06:00

Baigura ikastolako Euskaraz Bizi batzordeak joko berria asmatu du: Asma’ttutt, xedea duelarik ikastolatik kanpo ere euskaraz agusatzea eta edozein adinetan.

Koloreek dute jakintza-saila bereizten, izan mitologiaz, leku izenez, musika taldeez... eta 0 eta ehun urte arteko jendeari zuzendua zaio. Hala, adinaren arabera saila mugatzen ahal da, denen helemenean izan dadin.

Jokoa eskatzeko maiatzaren 22a gabe egin behar da, 15 eurotan, salmenta gune hauetan: Donapaleun Gure Bazterrak, Hazparnen Etabar, Baionan Collectivité service, Larzabale Ezpeletenean, Maule Xibikotan, Garazi Parisenian, Ortzaize Mentan eta Uztaritze Lapurdi garajean. Edo, Baigura ikastolako Instagram edota Facebook kontuen bidez. Jokoa eskuratuko duzue ekainaren 22tik goiti. HEMEN klik eginez ere erdiets daiteke.

Interesgarri izanen zaizu