Ibilaldi huntako gidaria Beñat Iribarne Anhauztarra izanen da, Irulegiko irratiko xorien kronikalaria. Oztibarreko ikastolako “Euskaraz bizi” taldeak du hitz ordu hau antolatzen.
Ainara, uzkinaxoa, amilotxa, buztanikara..... hemengo xorien ezagutzeko parada eskainia da larunbateko hitz orduan. Hiru oreneko ateraldi bat pentsatua dute Oztibarreko ikastolako antolatzaileek, Donaixtiko San Mixel kolegio ohitik abiatu ondoan 8:30tan. Ibilaldi lasaia, deneri idekia, haur eta helduentzat pentsatua. Ibilaldi honetan ikusten eta entzuten diren xorietaz, Beñat Iribarnek bere jakitatea partekatuko du, kantuak ezagutuz, xori mota desberdinak aurkeztuz, nola bizi diren, zer jaten duten, zer kafira mota egiten duten, migratzen duten eta beste. Xorien izenen lexiko bat ere banatua izanen da. Hitz ordua emana da Goizeko 8:30tan Donaixtiko San Mixel Kolegio ohian.
Oztibarreko ikastolako Euskaraz bizi taldearen beste ekintzetan :
Astelehen arratsaldean haurrekin hazien ereite atelier bat egin dute ; ikastolako baratzean arto gorria erein dute. Zonbait denboraren buruan, artoak pixka bat goiti jin ondotik, ilarrak ereinen dituzte, artoa zutoin gisa baliatuz. Eta kuia zonbait ere inguruan. Hauek denak haurrek bilduko dituzte helduden sartzetik goiti.
Ikasturte hau bururatu gabe, ikastolako murru batean haurrekin tindu mural bat egin nahi lukete ere, handizki idatziz “EUSKARAZ BIZI GITXU !”.