Atxiki zerbitzuak hamar urte daramatza 60 urtez goitiko adinekoer gaitasun fisiko eta kognitiboak lantzeko tailerrak eskaintzen. Hastapenean bost herritan proposatzen bazituen ere, gaur egun Garazi-Baigorriko 20 herritara hedatu du bere eskaintza.
Urepeletik Ahatsaraino, memoria eta psikomotrizitate tailerrak antolatzen dituzte, 60 urtez goitiko adinekoentzat. Urtez urte, zerbitzuaren eskaera handituz joan da, eta horrekin batean, tailerren eskaintza ere zabaldu da. Duela hamar urte bost herritan hasi zen zerbitzua; gaur egun, berriz, hogei herritan eskaintzen dituzte tailerrak, herritarrenganik hurbil egoiteko eta tokian tokiko beharrei erantzuteko.
Atxiki zerbitzuko Aline Etxeverri psikomotrizilariaren hitzetan "helburu nagusietako bat da bakotxa bere gorputzean goxoki sendi dadin».
Hortarako, ariketa desberdinak proposatzen dituzte, memoria eta psikomotrizitatea lantzeko, adibidez dantza, kantua edo antzerki ttipiak proposatzen dituzte, aldi oro taldearen beharrari eta gaitasunari egokituz.
Atxiki zerbitzuko tailarrak kitorik dira. Informazio gehiago eskuratzeko, Atxiki zerbitzuko Maider Goiti koordinatzailearekin harremanetan jar daiteke, 07 85 46 07 92 telefono zenbakira deituz.