Aldude (Baxe Nafarroa)

Aurten, AIBA elkarteak « kolektiboa » lema hautatu du eta gaia aztertuko du larunbatean

Aldi oro Adudeko feria kari (urriaren 9, 10 eta 11n iraganen dena), AIBA elkarteak gai bat hautatzen du, eta ibarrean gai hori nola antolatua den eta zer leku duen aztertzen du.

Aurten, AIBA elkarteak « kolektiboa » lema hautatu du eta gaia aztertuko du larunbatean
AIBA elkarteko Bernadette Glaise eta Amaia HIRIGARAI. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/09/22 17:39

Aurten, beraz, kolektiboaren gaia hautatu dute antolatzaileek. Eta horretarako galdeketa bat ere prestatu dute, herritarrek bete dezaten. Bost ardatz nagusi aurkitzen dira galdeketan:

·         transmisioa eta heziketa;

·         denboraren antolaketa, kolektiboari emaiteko;

·         kolektiboak ekartzen ahal dituen alde baikorrak;

·         engaiamendua eta bakotxaren ekarpena;

·         eta kolektiboen gobernantza.

Galdeketa hori AIBA elkartearen webgunean atxeman daiteke.

Galdeketaren emaitzen azterketa buruilaren 26an, larunbat honetan, eginen da Bankako Olhan. Arratsaldeko 5etan, lehenik, Olha lan-gune berriaren bisita eginen da. Ondotik, 6:30etan, kolektiboaren inguruko mintzaldi-eztabaida izanen da, Pantxika Maitiak gidaturik. Arratsaldea talo eta edariekin bururatuko da.

Eta ez ahantz Aldudeko ibarreko ate idekiak urriaren 9, 10 eta 11n iraganen direla. Hiru egun horietan izanen dira, besteak beste, usaiako kabalen erakusketak, merkatua, pilota partida, film hedapena eta Kintoa kurri lasterketa.

Interesgarri izanen zaizu