Aldude (Baxe Nafarroa)

Aldudeko Perkain elkarteak pilota egonaldiak berriz antolatuko ditu uda huntan

Aldudeko Perkain elkarteak pilota egonaldiak proposatuko ditu aurten ere udan. Martxo huntan, bi dei luzatzen ditu elkarteak: batetik, oraino leku batzuk badirela jakinarazteko; bestetik, uztailerako animatzaileak xerkatzen dituela iragartzeko.

Aldudeko Perkain elkarteak pilota egonaldiak berriz antolatuko ditu uda huntan
Txomin Sasco Perkain elkarteko hezitzailea. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/18 12:01

Urtero bezala, egonaldi hauek arrakasta handia ukaiten dute, eta lekuak biziki fite betetzen dira. 8 eta 15 urte arteko haur eta nerabeei zuzenduak dira, eta astebeteko egonaldiak antolatzen dira.

Eguneroko programaren aldetik, goizetan pilota ikastaldiak eskaintzen dira, parte-hartzaile bakoitzak bere gustuko diziplinan trebatzeko parada du: esku huskan, sarean, xisteran edo palan. Arratsaldeetan, aldiz, bestelako aisialdiak antolatzen dira, hala nola igerilekua, pistako jokoak edo joko kolektiboak.

Haurren okupatzeko, hamar bat animatzaile badira. Ildo horretan, Perkain elkarteak dei berezia egin du AIGA diploma dutenentzat: uztail huntan aste batez edo bost astez lan egin nahi dutenek 06 79 61 13 54 zenbakira deitu edo egonaldi@perkain.fr helbidera idatz dezakete. Telefono zenbaki berean eman daiteke izena egonaldi batean parte hartzeko.

Interesgarri izanen zaizu